Adingabekoak edo

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2021ko api. 18a, 00:00

Normalean, gure alabatxoei ohera joateko esaten diegunean, ez digute lehenean kasurik egiten. Atzera eta aurrera ibiltzen gara egunero errepikatzen dugun dinamika baten. Hori bai, egoera berezietan badakite arduratsu jokatzen gu atzetik ibili beharrik gabe.

Pandemia garaiotan hori datorkit burura, hainbatetan agintariek gainontzeko herritarrekiko daukaten jokamoldea ikusita. Adierazi ohi digute neurri gogorragoak hartu beharko dituztela momentuan daudenak betetzen ez baditugu. Otsoa dator ipuina gogoratu didate Nafarroako osasun kontseilariaren hitz harrigarriek: "Esta ola [laugarrena] va en serio". Ondorioz, herritar asko dinamika horretan sartzen gara; adibidez, itxiera perimetrala amaitu bezain pronto, kostara joanez.

Horrekin batera, agintariek beti dute zer leporatu beste herritarrei; azkena, aztarnariei datu guztiak ez ematea. Beraien inefizientziek –txertaketa motela edo aztarnari eskasia hasieran–, aldiz, justifikazioa daukate: "Egoera berria da"; "Mundu guztia antzera dabil".

Inoizko populaziorik formatuena eta patermaternalismoa nagusi! Esperantza gure umeengan jarri behar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak