Arlo fisikoan hainbatetan eskuak garbitzen ditugun moduan, ohitura berriak barneratu beharra gaude algoritmoen aurrean. Aplikatzeko errazagoak edo zailagoak diren ondokoak izan daitezke: noizean behin, sakelakoa etxean utzi eta txartelak ez erabili –bankukoa, dendetakoa, errepideen teleordainketakoa… eta onuran izango genituzkeen zentimoak edo zartagina sakrifikatu–; aldian behin, Interneten gure ohikotasunetik kanpo dauden gaiak begiratu; sareetan Atsegin dut ez sakatu...
Helburua da algoritmoak despistatzea. Jakina, denborarekin jokaera horiek ere identifikatuko dituzte eta higiene neurriak egokitu beharko dira, aurreko urtean eskuak garbitzen berriro ikasi genuen bezala.
Urte berri on.