Gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2020ko abe. 6a, 00:00

Ondoko lerro solteak katalanari buruzkoak dira. Katalunian idatzitako artikulu diferenteetatik hartu ditut.

"Populazioaren %81ek daki katalanez". "Ohiko hiztunak %36 dira eta erabilera jaisten ari da; batez ere, gazteengan". "Mendetako errepresioak kanpoko hizkuntzaren ezagutza unibertsala behartu du, eta alderantziz, gaztelerako hiztun gehienak elebakarrak dira". "Gazteleraren interferentzia masiboaz han eta hemen ikus daiteke sistema katalanetik guztiz urrun dagoen lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia". "Estrategia berriak esperimentatu behar dira ahozko hizkera arruntagoa izateko". "Kosta egiten da ingurukoak konbentzitzea askotan erromantikotzat hartzen diren argumentuez: hizkuntzen edertasuna, hizkuntza guztien garrantzia eta horien desagertzea ekidin beharra". "Botere publikoek egiturako aldaketak bultzatu behar dituzte eta ekintza kolektibo batek espazio gehiago sortu behar ditu katalana erabiltzeko". "Alpeak zeharkatzeko prest dagoen labealdi bat behar da".

Antzekotasunik euskararekin?

Bihar ere ezinbestekoak dira belarriprest-ak, ahobizi-ak eta ariguneak. Eta askoz gehiago ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak