Fedea

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2020ko aza. 1a, 00:00

COVID-19arekin lotutako adierazleak larriagotu egin dira. Bigarren olatuan ere euskal lurraldeek emaitza eskasak agertzen dituzte eta neurri gogorrak ezarri dira, beste behin.

Komunikabideetan eta kalean ikusi dugu herritarrak ez gabiltzala beti arduratsu. Pandemiari aurre egiteko modu batzuk jendearen eskuetan daude: higienea, pertsonen arteko distantzia, maskaren erabilpena, harremanak murriztea, itxialdiak betetzea… Beste zenbait ez daude herritar soilen ahalmenen baitan, agintarienetan baizik. Hasierako kolpearen ostean hainbat neurri hartu zituzten: ekipamenduen hornidura, ospitaletako ohe bereziak gehitzea, testak egitea, protokoloak arautzea… birusaren aurretik egoteko. Hala ere, pandemietan arrastoa jarraitzeko oinarrizko tresna diren aztarnariei dagokienez, ez zuten arduratsu jokatu: uztailean, birusak gure artean gutxienez lau hilabete zeramatzanean, 33 aztarnari besterik ez zegoen EAEn – gaur, laurehun inguru dira–. Espainiako Estatuko aztarnari kopuru urria buruan izango zuen Cañizares kardinal espainiarrak esan zuenean: "Konfiantza Jaungoikoan jarri beharra dago".

Zaindu gaitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak