Sentsazioak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2020ko eka. 7a, 00:00

Iruditzen zait garai hauetan inoiz baino diluituagoa dagoela euskal sena, EAEn behintzat. Uste nuen Gobernu Zentralarekiko harreman berezia genuela; Madrilekiko nolabaiteko erlazio bilaterala genuelakoan nengoen. Hala ere, igande eguerdiro argi geratzen da pantailako laukitxoetako bat dela EAE – eta beste bat Nafarroa–. Ez du laguntzen ere egunero eskean ibili beharrak –merezimendua erregutzen–.

Ulertzen dut jende asko dabilen guneak aldiro-aldiro desinfektatu behar direla, hasierako momentuan eta ondoren. Hala ere, Espainiako armadak leku batzuk behin bakarrik desinfektatu dituenean –laguntza baino gehiago, propaganda diruditen ekintzak–, hainbati entzun diedan bakarra izan da: "Laguntza guztiak ongietorriak dira".

Harritu nau ere hizkuntza-paisaiak. Komertzioetako kartel asko ikusi ditut gazteleraz soilik. Zenbait kasutan, ondokoa esateko: lehen, Cerrado eta orain, Abierto. Jabeari euskara zergatik erabili ez duen galdetuko banio, seguruenik hauek lirateke erantzunak: "Denborarik ez dugu izan euskaratzeko" edo "bizi dugun egoeran hori galdetzea ere, mesedez!".

Ez dakit, ba. Sentsazioak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak