Lehena ez dut gogoko: pertsona asko, urrunagokoak eta gertuagokoak, bidean geratu dira eta geratzen ari dira –goian beude–. Zaila da guztia ondo ateratzea, are zailagoa egoera honetan, Italian gertatzen ari zena lehenago ez interpretatzeagatik. Umeentzako asmatu bada, ez dakit estrategia egokiena den egoerari aurre egiteko. Nagusientzako bada, zentzua izango luke Aita Santuari kasu eginez gero; Aste Santuan esan zuen iluntasunak eta heriotzak ez dutela azken hitza. Gizartea ez da, baina, fededuna.
Geratu etxean leloak hedapen handiagoa lortu du. Erabili dute norbanakoek, gobernuek, enpresek… Azken hauetako askorentzat, gainera, primerako euskarria izan da: lema hori hartu dute aitzakia bezala beraien produktu/zerbitzua publizitatzeko. Eta jendea ondo portatu da. Arau urratzeak anekdotikoak izan dira, batzuk ikusgarriak izan arren. Hori bai, herritarrek agindua betetzeko asko laguntzen du beste elementu batek, konturatu edo ez: armada espainolaren presentziak han eta hemen