Brexit-ak baditu kontuan hartzekoak. Funtsezko gaietarako esan ohi dugu gehiengo zabalak behar direla. Hala ere, Erresuma Batuan, munduko estatu demokratikoenen artean dagoena –inon demokraziarik badago–, brexit-ak aurrera egin du aldeko botoak %52 direla. Gainera, horrelako prozesuetan kontrakoek zabaltzen duten beldurra –"Europatik kanpo ez dago ezer" edo "gainbehera ekonomikoa izango duzue"– gainditu dute.
Ez dakit lagun britainiarrek etorkizun hobea izango duten, baina bozketak "demokraziaren jaia" badira, errespetu gehiago merezi dute, emaitzak direnak direla