Hobetzekoak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2020ko urt. 12a, 00:00

Arrasateko aurrekontu parte hartzaileen aukeraketa prozesua amaitu da abenduan. Helburua izan da, aurreko edizioan bezala, erabakitzea zertan inbertitu 250.000 euro. Aurten 12 proposamen aurkeztu dituzte herritarrek, baina iaz bete gabeko 101 ideiak ere hautagarri izan dira. Guztira, 725 boto jaso dira eta proiektu hauek irabazi dute: 1. Jose Luis Iñarra kalean hainbat hobekuntza egitea. 2. Santa Marina auzoan egokitzapen lanak gauzatzea. 3. Bidegorrian komun publikoak jartzea.

Hiru gogoeta datozkit. Batetik, ez al da kuriosoa herri guztiari zabalduriko ekimen batean lehen bi proposamen bozkatuenak kale/auzo konkretu batzuez loturikoak izatea? Gakoa sare sozialetako kanpainak (kanpaina itxiak) dira, herritarrari gehiegi eskatzea baita 113 proposamen irakurtzea. Bestetik, bozkatuak izan ez balira, Udalak ez luke esku hartuko kale/auzo horien premiak asetzeko? Azkenik, zenbakien joera ikusita, gainontzeko proposamenen ordua seguru iritsiko dela noizbait…

Udaleko alderdi bultzatzaileetan ez dut ontzeko asmorik nabaritu, baina eredua goitik behera (eta behetik gora) berrikusi beharra dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak