Lagunak kanpoko enpresa handi batean izan lezake, agian, aukera gehiago. Horietako lan eskaintza askotan, Estatu Batuetakoetan adibidez, horrelakoak esaten dira modu esplizituan: "Gure enpresa aukera-berdintasunean enplegatzailea da" edota "ez dugu diskriminatzen arrazagatik, erlijioagatik, generoagatik, elbarritasun egoeragatik, adinagatik…". Idatzita egoteak ez du adierazi nahi betetzen denik, baina aurrerapauso handia da.