Azterketa sakona egin beharko litzateke ondo jakiteko, herrietan adierazle sorta zabala jasoz. Nolanahi ere, erantzun bat izan dezakegu modu errazean, eskuragarri dagoen EAEko Elkarteen Erregistro Orokorra kontsultatuz. Bertan datoz herri bakoitzean erregistratuta dauden irabazteko asmorik gabeko elkarteak. Arrasaten 203 elkarte daude zerrendatuta eta populazioa 22.124 da: 109 pertsonako elkarte bat, beraz.
Andoainen eta Tolosan kooperatibista askoz gutxiago dago. Baina, hara, Andoaingo ratioa Arrasatekoaren ia berdina da, 110; Tolosan, aldiz, elkarte dezente gehiago dago, 85 pertsonako elkarte bat. Langile kooperatibista gehien dagoen herrian, Oñatin, berriz, are elkarte gehiago dago: 76 da ratioa.
Hau horrela, parte hartzearen gakoa ez ei da kooperatiba. Beste nonbait bilatu beharko da.