Hauteskundeetan independentistak behin eta berriz gailentzen badira ere, statu quo-aren defendatzaileak aurre hartuta dabiltza. Egoera honetan, azken garaietan, independentzia zaleek une bereziak baliatu behar dituzte mailari eusteko. Udaberrian zehar epaiketa izan zen, bi egun dela diada nazionala eta ondorengo momentu gorena epaiari erantzuna izango da, oraindik estrategia bateraturik adostu ez duten arren.
Edonola ere, lehen hain ohikoak ez ziren ideiak irakur daitezke bertako prentsan: errepublika ez dela kosturik gabe lortuko, manifestazio eta salaketez gain desobedientzia modu baketsuak eta ez-kooperazio ekintza iraunkorrak programatu behar direla, eta abar; azken batean, hurrengo ekinaldia egitea erabakitzerakoan irabazteko izan beharko dela.