Letrak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2019ko uzt. 7a, 00:00

Kosta egiten zait egungo musika taldeetara hurbiltzea; beste garai bateko –gazteago nintzeneko– bandetan bota ei nuen aingura. Baina badira hilabete batzuk Nogen entzun nuela irratian eta harrapatu ninduela. Musika ederra. Entzunaren entzunez, abesti batzuek lekua topatu dute buruan, eta horrela, konturatu gabe, han non hasten naizen errepikatzen honelako letrak: Ez da ondo aterako edo hasi naiz geratzen zure pazientziarik gabe.

Esanahi aberatsa dute letrek abestiak goitik behera irakurriz gero, baina leloak gailendu ohi dira. Eta aipatutako hitzak kantatzean nire burua zeharo arraro ikusten dut.

Urrun daude urteetan abestutako esto saldrá bien, no puede fallar (Cicatriz) edo ta berriz izango gara zoriontsu, edozein herriko jaixetan (Itoiz) bezalakoetatik.

Gizartea hainbeste aldatu da? Ez dut uste. Lehen eta orain presente daude hainbat espresio. Lehenagoko garaietan ere burrundara artean baladak, adibidez, oso estimatuak ziren; aurten, berriz, ordu pare baten saldu dira udazkeneko BECerako La Polla Records-en kontzertuetarako milaka sarrerak. Kantatzen duguna gara eta garena kantatzen dugu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak