Arrasaten 2017an egin zen Partaidetzazko Aurrekontuak ekimena. Prozesuaren memoriak dakarrenez, 338 proposamen jaso ziren eta baldintzak bete zituzten 114 eraman ziren bozketara. Aukeratuak 6 izan ziren; hau da, bozkatu zirenen artean %5,3 edo proposatutakoen %1,8. Aldundikoan aurrez aurre egin ziren ekarpenak; Udalekoan galdetegi bitartez. Aldea, hala ere, itzela da. Bestalde, 6 horietako 3 botoa nola eman azaltzeko eskuorrian adibide bezala zetozen nolabait: Erguinen igogailua eratu, haur jolas parkeak berritu eta Iturripeko lurra aldatu. Aurkezpenean bertan erantzuna iradokitzen zen. Badago ehundik gora orri irakurtzerik?
Iragarri berri da aurten ere programa bera abiatuko dela. Egingo diren proposamenei, gainera, orain bi urteko 114 ideiak batuko zaizkie; portzentajea, beraz, gehiago jaitsiko da… eta baita parte hartzaileen gogoa.
Zergatik ez egin aurreko edizioaren balorazio parte hartzailea?