Umeak plazan

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2018ko aza. 11a, 00:00

Garai batean, kanpotarren hitzetan entzuten nuenean Euskal Herria bezalakorik ez dagoela bizitzeko, sinetsi egiten nuen. Hona etorritako aktoreak edo abeslariak, adibidez, kazetariaren aurrean, "apartekoa da, lurralde hau modukorik ez dut ezagutzen munduan" tankerakoak esaten zituen –eta esaten ditu–.

Aurrerago, sinesteari utzi nion. Ez dakit zergatik, ondorioztatu nuen horrelako komentarioak bisitarien kortesiarekin lotuta zeudela eta edonon gauza bera esango zutela. Edonola ere, ez zeuden oso oker. Azken urteetan atzerritar asko izan ditut inguruan eta batek baino gehiagok ondokoa adierazi dit: "Zeharo harrituta nago umeak herriko plazan jolasten ikusteaz". Eta zergatia: "Ni bizi naizen lekuan umeak ez dira gurasoengatik metro bat aldentzen; ez daukagu komunitate bizitzarik; berdintasunik eza nagusi da".

Gipuzkoan, berriz, Gini indizea –desberdintasun ekonomikoa neurtzen duen adierazle nagusietakoa– 25,3 da, munduko herrialde berdinzaleenetatik gertu –eta hortxe funtsezko eragina dauka bailarako ekonomia sozialak–. Horren espresio bat da, gure artean, umeak plazan jolasten aritzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak