Ilusioa

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2018ko uzt. 29a, 00:00

Herri bateko ekitaldien agenda herri horretako bizitzaren adierazlea da.

Bi aste dela argitaratutako Goiena-n, uztailaren 13tik 19rako agendan, 61 ekitaldiren berri eman zen. Arrasatekoak bost soilik ziren; horietako lau hitzordu, astebururako. Hala eta guztiz ere, aste bukaera hartan gehiago egon zen. Ondoko jarduerak, behintzat: Zaldibarko hogeita lau orduko futbito txapelketa, erdialdean taberna batek antolatutako jazz kontzertua, Santa Marinako jaiak eta Kanpanzar Eguna. Komunikazio akatsak egon daitezke informazioa bidaltzen duenaren eta jasotzen duenaren artean. Baina iruditzen zait gakoa beste nonbait egon daitekeela, Arrasateko biztanle kopuruaren eta iragarritako ekitaldi kopuruaren arteko desoreka behin baino gehiagotan suertatzen baita: horrelakoekin lotutakoez ilusio falta mondragoetarrok?

Aldizkari bereko Zorion agurrak tartea beste adibide bat da. Aste hartan, hogeita bi pertsonak bidali zuten beren laguna edo senitartekoa zoriontzeko mezua; bakarra zetorren Arrasatetik. Hau ere, estatistikei erreparatuz, ezinezkoa da.

Ondo ibili abuztuan, indarberritzeko sasoi paregabean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak