Europa

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2018ko uzt. 1a, 00:00

Milaka eta milaka pertsonak eskuak lotu berri dituzte erabakitzeko eskubidearen alde 202 kilometrotan zehar.

Hamarkada batzuk atzera eginez, honelakoak entzuten ziren gure inguruan: "Europa demokratikoa bada, Euskadi onartu beharko du". Esaten zen ere Euskadi Europako hamahirugarren izarra izango zela. Garai hartan (oker), uste zen kide berri bakoitzeko izar bat gehitzen zitzaiola Europako banderari.

Kataluniako gehiengoa buru-belarri ari da izar horren atzetik, baina Europa itxita dago. Juncker-ek esana da ez duela nahi 98 estatuko Europa, bideragarria ez litzatekeelako izango. Hori bada argumentu nagusia –Ameriketako Estatu Batuak 50 estatuk osatzen dituzte–, ondo dabiltza beste estatus bat aldarrikatzen duten nazioak, ez baitira asko: Eskozia, Flandria, Katalunia, Euskadi... Horri gehitzen badiogu Europak demokraziaren erreferentea izan nahi duela munduan eta Kataluniako procés-aren aurka Estatuko botereak nola ari diren jokatzen, Europa aldatuko da. Horrantz doa historia, aipatutako errealitateak gustura sentituko diren mapa batera. Eta horretarako, kilometro asko egin beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak