BAM

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2018ko mai. 20a, 00:00

Hartu hiru hitz eta lotu itzazu. Milioika konbinazio egongo dira, baina gutxi izango dira honelako ederrak: bihotzeko amatxo maitea. Hitz horietako bakoitzak aparteko indarra badu ere, ordena horretan (bam) parekorik gabeko hirukoa da.

Urte asko dela egunkariko artikulu batean irakurri nuen "bihotzeko amatxo maitea". Artikuluak titulu hori zeraman eta Balentin Berriotxoa elorriarrari buruzkoa zen. Balentinek, gaurko Vietnamen misiolari zegoela –han erail zuten eta gerora kanonizatua izan zen–, hitz segida hori erabili zuen bere amari kartaz zuzentzerakoan 1859an.

Edonola ere, esaldi ezaguna da, Iparragirrek lau haizetara zabaldu baitzuen –garai berean, XIX. mendearen erdialdera, sortutako lanean–. Honela dio urretxuarrak Gazte gaztetatikan-Agur Euskal Herriari abestian: Agur nere bihotzeko amatxo maitea, laster etorriko naiz kontsola zaitia.

Lerroak eta lerroak bete daitezke amari buruzkoekin. Barruan daramana adierazteko erraztasunik –nolabait esatearren– ez duen euskaldunarentzat, baina, formula ezin hobea da euskarak eskaintzen diguna; modu eraginkorrean, hiru hitzetan soilik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak