Olentzero batua

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2017ko abe. 3a, 00:00

Hartu egunotan etxera iritsi diren jostailu-liburuxkak eta kontatu zenbat Olentzero ezberdin ikusten dituzun.

Esku artean daukadan honetan zazpi diferente zenbatu ditut: bizarrarekin hemen, bizarrik gabe han, praka beltzak honek, praka argiak hark, piparekin, piparik gabe, abarkak, botak… Konbinazio posibleak ehunka dira. Inguruan, baina, lehiakide boteretsu bat dauka gure Olentzerok, aldaera bakarrekoa den Papa Noel: arropa gorria tolestura zuriez eta bizar zuria. Puntu.

Mezuen sinpletasuna gailentzen den garaiotan negozio txarra geurea, objektuari dagokionez: denbora galtzen dugu Olentzero partikularrak diseinatzen edo daudenen artean bat aukeratzen; liburu baten erosketa baztertzen dugu ikazkinaren itxura espero genuenetik urrun dagoelako; erakusleihoan jartzeko Olentzero konkretu hori aurkitu ez, eta abar.

Guztia Papa Noelen presentziaren mesedetan.

Arlo publikorako –prentsa idatzia, liburu, telebista, komertzio, pelikula…–, Euskal Herriak Olentzero bat behar du.

Agente ezberdinek –komunikabide, botere publiko, merkataritza, editorial, aditu…– elkartu beharra dute Olentzero batua adosteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak