Zer da hori turismoari dagokionez? Auzo bateko biztanleek ingurua utzi beharra dutela –prezioen igoeragatik, betiko dendak desagertzeagatik, kaleko giroa aldatzen delako...– bisitarien mesedetan. Donostian ez dakit hitz hau hain hedatua dagoen. Edonola ere, udan egon den debatea ikusita, badirudi arazoak aurten egin duela eztanda, urte batetik bestera garatu izan balitz bezala. Gogoangarriak dira bertako alkateak iaz esandakoak: "Hiri arrakastatsua izateaz ez gara kexatuko" edo "trafiko arazoak izan ditugu".
2. Rambletako sarraskiari buruz, egunkari irakurrienetako batean, idazle ezagun batek zioen oraingoan gu izan garela erasotuak: "Ara som nosaltres". Harrigarria da, beste hiri batzuetan hilketak izan diren bakoitzean "guztiok gara Paris" modukoak erabili dira eta.
3. Azken hilabeteetan, subiranotasun prozesuaren harian eta garai historiko honetan, Katalunian euskal irudiak puntu asko galdu ditu. Ikurrinak berak ere dagoeneko ez dauka presentziarik ekitaldi politiko-sozialetan.