Talentua

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2017ko uzt. 2a, 00:00

Ohitura denez, ekainean eskolaz kanpoko ikastaroen amaierako ekitaldiak izan ditugu gure herriotan.

Ume eta gaztetxoek hainbat espezialitatetan erakutsi diete gurasoei, eta herritarrei orokorrean, irailetik hona landutakoa: kirol diziplinak, musikarekin lotutakoak, gimnasia erritmikoa, balleta, bestelako arteak… Horietako batzuetan izan naiz eta erakutsitako mailarekin ederki pasatu dut. Bertako jendea aparteko gauzak egiten; talentua nonahi, hiri handietan izan daitezkeen baliabiderik eta ekipamendurik gabe. Bikaintasuna lanaren ondorio, betidanik gurean izan den moduan.

Eta lanarekin batera jarrera dago. Ekitaldietako bat prestatzeko azken saioan egoteko aukera izan nuen. Taldea entseguan ari zela, mugimendu batean, umeetako batek huts egin zuen; ez atzera ez aurrera geratu zen, larri, egoerari aurre egin ezinik. Irakasleak, orduan, besaulki-patiotik, "ez dau inporta, disfrutau!", esan zion, ozen. Ezin zen bestela izan, adin txikikoez gabiltzala. Hitz magiko haiek umetxoaren beldurrak uxatu zituzten, gainean zeraman zama arindu eta berehala lortu zuten berriro obran sartzea. Bikain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak