Ohitura da ere, azken hamarkadetan behintzat Arrasaten, ikazkinaren desfilea talde batek antolatzea eta erregeena beste talde batek. Udalak, berriz, lagundu egiten du, gehiago edo gutxiago faktore ezberdinen arabera. Hori ikasi dugu adin bat daukagunok eta pentsaezina egiten zaigu beste modu batean izatea.
Hala ere, bestelako paradigmak badaude. Arrasateko tamaina duen Kataluniako herri batean, adibidez, Elizatik urrun dagoen erakunde baten esku dago errege-desfilea: Candidatura d’Unitat Popular (CUP) alderdiaren inguruko elkarte baten esku, hain zuzen. Gainera, azkenaldian udaletxea konpontzen ari direnez, elkartearen egoitzan amaitzen da ibilbidea eta bertako balkoitik hitz egiten du hirukoak. Hori bai, urte ona opatzeko diskurtsoak dira.
Kideetako bati galdetu nion nolatan antolatzen duten beraiek "Cavalcada de Reis". Harritu zion galderak, baina erantzun zidan: herriaren ohitura bat delako.
Urte berri on!