1.200

Erabiltzailearen aurpegia

Hori da artikulu honek duen karaktere kopurua: 1.200. Hori da erronka, beraz, 1.200 puntu-letra-zeinu-hutsune jartzea, bata bestaren atzetik, zerbait esateko. Sarrera honekin, dagoeneko, 215 karaktere erabili ditut.

Eskema klasikoan, sarrerari gaiaren garapenak jarraitzen dio eta ideia gehienak bertan doaz. Batzuetan ez dago lekurik esan nahi diren guztiak sartzeko (norbaitek adierazi zuen gai bati buruz idazteko gutxienez hamar aldiz gehiago jakin behar dela). Beste batzuetan, aldiz, azken karakterea urruti ikusten da. Batean zein bestean figura bat egiten ari den buztingilearen lana bete behar da: hemen eta han material gehiago jarri, hor kendu… Helmugara iritsi beharra dago. Puntu honetan, baina, 700. karakterean, zerbait gehituko dut. Aprobetxatuko dut GOIENA zoriontzeko. Seguru, beste maila batean bada ere, buztingilearen lana egiten duzuela astero. Zorionak eta gutxienez beste 700 zenbaki izan daitezela! Hau gehituta, 936. karakterean, amaitzen hasi behar naiz.

Bukaerak aurretik adierazitakoa osotu nahi du zutabeak daukan espazioa betez. Kasu honetan, margen apurtxo bat badugu ere, 1.200 karaktere izango dira, ez gehiago ez gutxiago, "euskantdunek" ohi dutenez. Hementxe azkena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.