Eguazkia

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2016ko uzt. 1a, 00:00

Udan sartu berri gara eta hasi dira, tarteka, egun eguzkitsuak.

Horrenbestez, hasi da ere eguzkiari intsumiso direnentzat sasoirik zailena. Arrazoiak badaude azala bakean uzteko: zuhaizpean edo itzalkinaren azpian hobeto egoten delako, arriskurik gabe beltzarantzeko klima eskasa dugulako (hiru egun urdin, bi lainotuta), osasuna…

Ez da samurra gizarteko arauen kontra joatea. Mende bat dela egokiena azal zuria erakustea bazen, orain jokoz kanpo dago udan abenduko kolore bera duena. Ez hori bakarrik, gure garunean gertatu den aldaketa baten ondorioz edo, iruditzen zaigu lagun hori gaixorik dagoela. Beraz, ez deskuidatu Andramaixetan Santamasetako kolore berarekin agertzen, gaixotzat hartuko zaituzte eta.

Zer diot, baina? Alderantziz, aurpegia eman! Estualdietan sendo egon beharra dagoenez, egoera hau mehatxua baino gehiago aukera da, aukera trebetasun ezberdinak lantzeko: “Hozkailuan egon zara?” bezalako komentarioentzat prestatu erantzuna, gerri inguruan ez daukazula eguzki markarik? Erakutsi petrinak eragindakoa, eta abar. Hasi da, beraz, eguzkiari intsumiso direnentzat sasoirik ederrena. Eutsi! 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak