'Euskantdunak'

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2016ko mar. 12a, 00:00

Kant filosofoa oso erregularra zen.

Paseatzera, adibidez, beti momentu berean irteten zenez, inguruko komertzioetan Kant ikusiz batera doi-doi zekiten ze ordu zen. Gainera, bere bizitza guztian zehar ez zen kilometro asko urrundu jaioterritik. 

Iruditzen zait euskaldunok ere badugula horrelakorik, hainbat egoeratan agertzen denez. Kanpoko lagun batek behin arrasatear gazte bati ondorengoa galdetu zion: "Hemen bizi ezin izango bazina, non nahiko zenuke bizi izan, Londresen, Bartzelonan, New Yorken, Parisen…?". "Arrasaten", erantzuna jaso zuen. Lagunak, orduan, "ez didazu ulertu, begira…", eta ostera luzatu zion galdera. Bigarrenean ere: "Arrasaten".

Txikiteroen ibilbideen erregulartasuna, berriz, National Geographic erakundeak aztertzeko modukoa da. Kuadrillakook deskubritu dugu (gu ere ohitura zaleak garen seinale): ostiral arratsaldeetan Arrasateko erdialdeko taberna baten gaudela, badakigu zortziak laurden gutxiak direla txikitero talde konkretu bat sartzen denean. Hori bai, Kant-en mailara iritsi barik: gure txikiteroek hiru minutu arteko gorabehera izan dezakete aste batetik bestera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak