Mehatxuak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2015ko ira. 26a, 00:00

Bat. Volkswagen munduko automobil fabrikatzaile handienetakoa da, baina (baina?) egundoko iruzurra egin du mozkinak handitzeko.

Halako multinazional bat hain onuragarri zaizkion merkatuaren arauak errespetatzen eredugarri izan beharko balitz ere, kodizia gailendu da (berriro).

Bi. Greziako gobernuak onartutako hirugarren erreskatean pribatizazioak aurreikusten dira nonahi. Nortzuek eros ditzakete portu, aireportu edo meatzeak, besteak beste? Kanpoko enpresa handiek bai, behintzat.

Hiru. Ameriketako Estatu Batuak eta Europako Batasuna negoziatzen ari diren TTIP itunak arbitraje-epaimahai bat aurreikusten omen du; enpresek bertara joko lukete herrialde bakoitzeko sistema juridikoa saihestuz.

Eta lau. Aurreko elementuok kontuan hartuz –diru-gosea; pribatizazio handiek zabaltzen dituzten merkatu berriak; enpresak tokiko araudien gainetik jartzeko joera–, dimentsio berezia daukate uztail amaierako Hillary Clinton-en hitzek. Kubara askatasuna ekarriko duelakoan, blokeo ekonomikoaren amaiera eskatu zuen hautagai demokratak honela: "Konpromiso hau ez da opari bat castrotarrentzat, mehatxu bat baizik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak