DUI

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2015ko eka. 22a, 10:30

Declaració unilateral d’independència (DUI) egitea aurreikusten dute Katalunian.

Subiranotasun prozesuaren aldekoek irailaren 27ko hauteskundeak irabaziz gero, hauteskunde plebiszitarioak, aldebakarreko independentzia adierazpenera joko du Kataluniak.

Erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz urte batzuk dela hasitako bidea oztopoz josita dago. Azkena, egunotan CiUren baitan bizi duten krisia, alderdia haustea ekar dezakeena. Hala ere, burujabetza prozesuak aurrera egingo du, ikaragarria baita Artur Mas-ek eta Oriol Junqueras-ek bideari eusteko behin eta berriz erakusten duten determinazioa. Lehenago edo geroago, beti aurkitzen dute aurrera egiteko modua, barrutik edo kanpotik datozela zartadak. 

Han ditudan lagunetako batzuek ondokoa esaten didate Artur Mas-i buruz: "Herriak bultzatuta hartu du presidenteak gidaritza-ardura". Gehitzen dute, gainera: "Eta aurrean jarraituko du herriak segitzen badio".

Herriak beste erritmo bat darama hemen. Ibarretxe lehendakariak iragarri du DUIren bitartez 2030erako lortuko dela independentzia. Edonola ere, gure esku dago. Igande honetan, Donostian, adibidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak