Hortik aurrera elkarrizketa guztia gazteleraz da. "… zu zara linearen jabea? Eskaini nahi dizugu…". Gehiago barik mozten diot: "Begira, Euskadira deitzen ari zara eta hemen bi hizkuntza ofizial dauzkagu. Beti gazteleraz deitzen didazue. Eskatzen dizut euskaraz zuzendu zaiteztela niregana jaramon egitea nahi baduzue".
Beste aldean segundo bateko isiltasuna. Ez zuen horrelakorik espero: "Ez dakit euskaraz". Eta nik: "Kontua ez da zuk niri euskaraz egitea, zure konpainiak baizik. Dezente handia da eta baliabideak dauzka hona deitzerakoan hizkuntza ofiziala dugun euskara erabiltzeko". Hariaz bestalde: "Baina gazteleraz egiten badugu, ulertzen didazu". Ai ama: "Zu zara ez didazuna ulertzen: hemen hizkuntza ofizial bi dauzkagu eta zure enpresak gaitasuna dauka…".
Ohikoena da puntu horretan amore ematea telefono konpainiako langileak. Normalean, gainera, ondo irakatsita daudenez, eskerrak emanez agurtzen dira. Hala ere, zenbait kasutan tematu egiten dira eta bukle batean sartzen gara, harik eta konturatzen diren arte denbora galtzen ari direla. Orduan mozten dute.
Oraindik ez dut lortu kanpoko enpresa horiek euskaraz deitzea. Oraindik.