"Olentzero 'batua"

Erabiltzailearen aurpegia Ander Etxeberria 2011ko abe. 7a, 01:00

Badatoz Gabonak eta harekin, besteak beste, Papa Noel.

Harrigarria da itsasoz bestaldeko espezie inbaditzaileek planeta osoan sustraitzeko daukaten ahalmena. Iragan berri da Halloween eta, urte gutxi badarama ere Arrasaten irlandar pubaren eskutik, taberna gehiagora hedatu da. Urte batzuk barru, dagoeneko Penintsulako herri askotan ohikoa dena ezagutu dezakegu: umeak, behar bezala mozorrotuta, etxez etxe diru eske. Xarma berezia izan behar dute han eta hemen sartzeko pantaila, paper edo bestelako euskarrien bidez. Baina transmisioa beste elementu batek ere errazten du: Papa Noel-en figura, adibidez, sinplea eta beti berdina da. Hor zerbait ikas dezakegu.

Ez da praktikoa gure ikazkinarekin gertatzen dena: bere irudi komertzialak izan dezake arropa ezberdina (blusa beltza, urdina edo berdea eta gerriko beltza edo gorria…), fisiko diferentea (bizarduna ala bizargabea, aurpegia zikin ala garbi, triparik ez ala tripandia) eta osagarriak aukeran (pipa, makila, faroltxoa, artilezko berokia…). Hau nahastea! Bizi dugun garaietarako beharrezkoa dugu Olentzero estandar bat; herrietan nahi dena erabiltzea dago, baina komunikabide, liburu eta beste produktuetarako, Olentzero batua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak