Ala ez?
Ez ote da izango zuek dituzuela sexualitate arazorik handienak eta besteei ezarri nahi dizkiezuela zuen sexu indefinizio horiek?
Niri, zuen ekintza zentzurik gabeko umekeria besterik ez zait iruditu, sentsibilitate pixka bateko jendeari min egiteko bakarrik.
Hori lortu duzue, baina, horrez gain, beste ezer bai?
Noiztik ez zarete pasatu eliza ataritik?
Ba jakingo zenukete elizan betidanik hitz egin dela emakumea errespetatzeaz, eta ez iraintzeaz edo bortxatzeaz, mundura bizia dakarren lan sakratuena daukalako.
Bestela, ikusi besterik ez dago Mariari dion gorapena.
Eta beti ahaleginak egin ditugu hori betetzeko.
Baliteke denok ez jarraitzea printzipio horiek behar den moduan.
Baina hori ez da Elizaren errua.
Edota gaur egun Elizatik kanpo bizi diren askoren artean ez al dago bortxaketarik?
Ez al du inork emakumerik hil?
Sekula eliza zapaldu ez dutenen artean ez al dago matxistarik?
Elizatik kanpoko gizonek ez zaituztete sekula iraindu? Sekula mespretxatu?
Horrela bada, bejondeizuela!
Ni ere zuen bidera erakarriko nauzue.
Abortuaren alde zaudete, askorik pentsatu gabe zuen aurrekoek ere hori egin izan balute, zuek ez zinetela hemen egongo, ezta Euskal Herria ere.
Orain arte iraun badu, izan da gure aurrekoek sortu gaituztelako horrenbeste sexu arazorik gabe.
Baina horrela pentsatzen baduzue, laster Euskal Herri hau desager liteke.
Eta baliteke munduari mesede bat egitea.
Baina badatoz herri hau aurrera aterako duten beste herritar batzuk.
Ez dira oso euskaldunak izango, ezta ezkertiar abertzaleak ere, baina laster jabetuko dira.
Ez al duzue ikusten burkaz estalitako jendea?
Baita gure herrian ere, eta areagotzen, gainera.
Eta horretaz ez daukazue ezer esan beharrik?
Juan ala Juana diren, noski?
Ba, adi egon. Elizarik nahi ez baduzue, laster meskitara joan beharko duzue.
Abortua nahi baduzue, ahalik eta ume gehien ekarri beharko dituzue.
Ebanjelioak tripako mina ematen badizue, Korana irentsi beharko duzue.
Orain matxismoarengatik kexak badauzkazue, gizonen atzetik ibili beharko duzue, nahi baduzue berak etxetik irteteko baimena ematea, behintzat.
Eta zuen askatasun nahi guztiak burka beltzez estali beharko dituzue burutik hanketaraino.
Zuen sexu arazo guztiak orduan konponduko dira.
Eta ez duzue aukerarik izango inori kartelik ipintzeko, Juan ala Juana?, baizik eta Alí edo Aixa?
Ikuspegi pesimista? Ez, oso posible dena, eta ez denbora luzean.
Ondo izan.
----------
Antton Errarte
Arrasate