LKRTSN Eguna

Erabiltzailearen aurpegia

Ez daukogu hitzik irailaren 19an Arrasaten bizi izandakua adierazteko. Benetan berezixa izan da aurtengo LKRTSN Eguna guretzat.

Erronka haundixa zan X.urteurren hau Monterronen antolatzia, baina pertsona askok jarritako LKRTSN aletxo bakoitzakin ikusi da helburu haundixak be lortu ahal diezela. 

Beraz, gure esker ona adierazi nahi dotzegu aurreko zapatuan Arrasatera hurbildutako guztioi, baina bereziki LKRTSN egunian bolondres lanetan ibili zineten guzti-guztioi. Guzti hau ez zan posible izango zuen laguntza barik.

Esker mila: kartel diseinatzaileari, propaganda taldiari, Monterrongo segurtasun taldiari, Monteazpiko sarreran egondakuei, Monterrongo montaje eta txosna ekipuari, bazkari ekipuari, afari ekipuari, ume jolasetako taldiari, tabernetako kontzertuetan koordinatzaile bezela ibili zinetenoi, Monterronen ostiral gaba zaintza lanetan ibili zinetenoi, taberna kolaboratzaile guztiei, Monterrongo soinu teknikariei, herriko plazara etorritako artisau-saltzaile guztiei, LKRTSN materiala saltzen egon zinetenoi, bertsolari- txalapartari-albokalariei, ipuin kontalariei, musika talde guztiei, manifestazio osteko ekitaldia antolatu zinutenoi, Monterron garbitzen geratu zinetenoi, edari pilo bat musu-truk eman zigunari... a, eta eguzkiari, nola ez (hurrengo urtian be ea ikusten garen). Ziur norbait ahaztu jakula...

Ea aurtengo aldarria egia bihurtzen dan: azkena izan dadila!

----------

Aner Elorza Berasategi

(LKRTSN Eguna herri ekimenaren izenean)

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.