Agur edo hurrengo arte

Erabiltzailearen aurpegia Ander Elortondo 2015ko urr. 31a, 00:00

AEDn lan egin aurretik hasi nuen harremana euskalgintzako komunikabideekin, garai hartan Arrasate Press.

Gerora, Arrasate Irratian entzun, telebista tertulietan ikusi eta, nola ez, lerro hauetan botatakoak irakurtzeko aukera izan duzue nahi izan duzuenok. Denetarik esandakoa naizenez, ezinbestean, denetariko erreakzioak jaso ditut. Gertukoengandik, adiskideengandik, ezezagunengandik, eztabaida zaleengandik, ulermenetik eta beste asko....

Ingurukoak, herria eta iritziak horrela izan behar dute, anitzak. Toki, izaera eta iritzi ezberdinetatik elkarbizitza zoriontsu bat eraikitzeko gai izan behar dugulako. Enpatia eta asertibitatea dira giltza eta oinarri; joder, zein hitz potoloak!

Erraza da, bestearen tokian jarri eta saiatu hura ulertzen. Hori bai, norberaren eskubideak defendatzearen alde egin, besteen eskubideak eragotzi eta urratu gabe. Sentimenduak ez dira gure esku egoten, nik hainbat mindu ditut, nahiko nukeen azkena hori izan arren. Orain niri ere asertziozkoa izatea tokatzen zait, Goienari emandako iritzien talaia honengatik eskerrak emanez, irakurri nautenei beraien denbora eskaintzeagatik esker ona adieraziz; eta, gogoetaren bat edo beste sortzeko gai izan banaiz, eskaini dudan denbora ontzat emanez. Bai, agur esaten ari naiz. Hurrengo bat arte, balego. Izan libreak, izan euskaldunak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak