Baina gu animalia sozialak gara. Ez sinistu beste animalien gainetik gaudenik, gure espeziea akabatzen dugunean beste batzuek iraungo dute.
Animalia sozialak nioen eta arrazionalak baino gehiago sailkatzaileak gara; euskal esaerak dio: Izenik ez duena ez omen da. Belaunaldiei ere izena jartzen diegu: X belaunaldia, ni-ni belaunaldia...
Nire belaunaldia baino txarragorik ote? Aurrekoek gure eskubideengatik borrokatu zuten, ikastolak sortu, enpresak, euskalgintza, izaera guztietako elkarteak: gastronomikoak, mendizaleenak... Hezkuntza eman ziguten, hobeak izan gintezen aukerak eman. Baina hutsegiteak, berdin zait norenak, nabarmenak izan dira daukaguna izateko. Kooperatibak krisian, eta ez nabil ekonomiaz bakarrik. Era guztietako elkarteetako zuzendaritzak erreleborik gabe.
Inoiz baino komunikazio eta elkartzeko tresna gehiagorekin, inoiz baino isolatuagoak. Neoliberalismoa bere botere itzelaz aurreko belaunaldiko lorpen denak suntsitzen.
Gaur egungo gazteek RPGtik irten eta benetako bizitzan zerbait egin beharko dute neoliberalismori men eginez baldintza kaskarrean bizi nahi ez badute. Ni ez naiz inor zer egin behar duten esateko, baina guk baino hobeto egin beharko dute.