"Euskal', euskararik gabe?"

Erabiltzailearen aurpegia Ander Elortondo 2013ko aza. 25a, 01:00

Semeak asmakizunak atsegin ditu, entretenigarriak dira eta burua erabiltzera behartzen dute.

Edonola, aste honetan Twitter bitartez iritzi zaidan azkena ez zen oso zaila, ezta atsegina ere. 

Zenbat euskal hitz daude Olaizola anaien sagardotegiko webgunean?

Aurretik doa nik ez diodala inori zer egin behar duen adierazi behar. Biziki gorroto dut politikariek gizartean errotu duten jarrera higuingarri hori, adierazpen guztietan besteek zer egin behar duten esanaz. Noiz hasiko dira alderdi politiko guztiak egiten eta egingo dutena esan eta betetzen, besteei zer egin esan ordez?

Euskalgintzan jardun garenok sentsibilizazioari ez diogu uko egin behar; beraz, eredu txarrak salatu eta onak zabaldu eta eman behar ditugu. Hala, koherentzia da biderik zuzen eta eraginkorrena. 

Koherentziaz ari garela, mingarriagoa da euskal pilotan gertatzen ari dena. Julian Retegi, Retegi bigarrenak, historiako pilotari ospetsuenak eginikoa. Hots, semea euskara gabe hazi, norbera euskalduna izanda, euskara galtzeko biderik zuzenena. Ez da eman den kasu bakarra.  

Izan al daiteke euskal euskararik gabe? Olaizola anaien sagardotegiarena aho bete hortz uztekoa, eta ez txuletengatik! Nafar euskaldun petoak, Hernaniko sagardotegi baten gaztelera hutsez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak