"In-ko-herentzia"

Erabiltzailearen aurpegia Ander Elortondo 2013ko api. 28a, 02:00

Gure hainbat hitzen jatorrian haerere aditza dago. 

Bere esanahia itsatsia egotea edo bat egitea omen da. Hortik datoz, besteak beste, kohesio, herentzia eta koherentzia. Su ta Gar eibartarren abestiak oso ondo salatzen du gizakume iraultzaile jatorren jokaera, feminismoa ahoan eta...  

Ohitura animaliak gara eta gure jokabideak aldatzea ezinezko iruditzen zaigu. Arrazionaltasunak ondorio batzuetara garamatza, baina gero, gure ohiturazko ekintzak ez datoz bat ondorio horiekin. Denok nahi dugu cool eta in izatea, feministak, ekologistak, euskaltzaleak... Inkestetan programa oso ikusia da los documentales de La2, baina errealitatea beste bat da. Esan eta izan ez da berdina. Haerere bai, itsatsita ditugu ohiturak. 

Herentziaren erraztasunaren parean koherentziaren zailtasun itzela dago: animalien eskubide defendatzaileak eltxoen aurkako kremaz, euskaltzaleak erdal jario bizkorraz, ezkertiarrak ogasunari iruzur egiten, katoliko bananduak eta abade sexu-zaleak, guztietatik barra-barra ditugu. 

Koherentzia ahaleginak inplikazioa eta inertziari (herentziari) aurre egitea eskatzen du; zaila. 

Birziklatzeaz ere berdin. Ahotan denok eta ekintzatan... Hordagoak hordago, argi izan lau hamarrekorekin ez dela mus partida bat irabazten. Ez du edozerk balio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak