"Munduko onenak harrotasunez"

Erabiltzailearen aurpegia Ander Elortondo 2012ko mar. 7a, 01:00

Aste honetan Espainian gehien eta egokien birziklatzen dugunak...

... garela esan didate Ecoembes enpresan. Denis Itxasok Austrian baino gehiago (%70) ezin dugula birziklatu esan du.

Baieztapenak ez du arrazoirik ematen, berak dio eta kito.

Atez atekoa ezarri den herrietan, ordea, %80tik gora birziklatzen dabiltza eta Antzuolan , berriz, %90 inguru. Antzuolarrek badute harro egoteko arrazoirik, munduko onenak dira. Eta besteok zergatik uko egin munduko onenak izateari? Jakin badakit aldaketa guztiek beldurtzen dutela, inoiz ezer galdetu ez digutenak galdeketa-zale bilakatzeko haina.

Nire ustez, ordea, Bilduk bere hauteskunde programako punturik garrantzitsuena ez betetzea bozkatu dutenei iruzur egitea litzateke. Horrez gain, zergak ordaintzea bozkatzen ez den bezala, gizarte betebeharra delako, birziklatzea ere ezin da aukerakoa izan, birziklatu egin behar da.

Atez atek badu niri haren aldeko bihurtzen nauen arrazoi garrantzitsua: bakoitzak sortzen duen zaborraren arabera ordaintzea ahalbidetzen duen sistema da. Katalunian atez-ate dagoen herri batzuetan zabor-tasa ateratako poltsen arabera kobratzen da. %90eko birziklatze maila duen eta zabor sorreraren arabera kobratzeko aukera duen beste sistemarik ez dut ezagutzen; balego, hura ere babestuko nuke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak