Naturaren mugak ikusteke gaude, batez ere gure ekintzen bitartez bere orekatik ateratzen dugunean. Plaka tektonikoen gainean gizakiak ez dut uste eragin handirik duenik, baina katastrofe atmosferikoetan zeresan handia dugu eta horiek izan litezke beste katastrofeen iturri.
Erakustaldia ez du naturak bakarrik egin, Japoniako herria duintasun erakustaldia ematen ari zaio mundu osoari. Aipagarria egin zait Japoniako kulturako ezaugarri bati buruz irakurri dudana. Bertan tatemae deritzote publikoki adierazten diren pentsamenduei, baina lagun-hurkoa mindu behar ez dutenak, hots, batzuetan egia esatea ez omen da erabat zilegi, honek lagun-hurkoa mintzen badu. Bestalde, honne esaten diote benetan pentsatzen denari, baina oso gertukoari bakarrik esan ahal zaiona.
Dirudienez, tatemae horretan oinarrituta hainbat informazio gorde dituzte botereek herriari "lagun-hurkoa" ez mintzeko. Hala, zilegi da argazkiak trukatzea hondartza zentral nuklearrik gabe erakusteko turismo gidan (Suishohama) edo orain istripuak gorde...
Aramaion ere berdin egin ziguten: bidea moztu, medioei gezurra esan... euskal tatemae-a ote?