Ez dira gutxi izan urtean zehar aurrera eramandako ekimenak, hala nola dokumentala, Genuine Ligako partiduak, UDA poteak, UDA eguna (Gozategirekin), Ikazkin Trail mendi lasterketa… Azkenengo honek, esaterako, sekulako arrakasta izan du bai herri mailan eta baita Euskal Herri mailan ere. Benetan egun berezia bizi izan genuen, eta aitortu beharra dago herritar guzti-guztion inplikazioak ahalbidetu zuela ekimena behar bezala ospatzea.
Mila esker denoi, bihotz-bihotzez.
Eskerrik asko, Dorleta, Ainara, Iñaki eta Julen, dena mimoz zaintzearren, gure inguruak Euskal Herri guztiari erakustearren. Esker mila boluntario guztiei, banaka-banaka, ibilaldiko izkina bakoitzean zuen indar eta gogoa eskaintzearren. Labur-labur esanda: eskerrik asko, Aretxabaleta!
----------
Agurtzane Elkoro
UDA Kirol Elkarteko presidentea
Aretxabaleta