Eta (bi) mila esker 2.000tik gora izan zirelako Ikastolaren Egunean herritarren parte hartzeari esker batu ziren euroak Kaskarotenea ikastolarentzat. Arizmendi Ikastolak ikasturtean zehar eskaini dion elkartasuna borobildu nahi izan du ekimen horrekin, eta argi dago herritarren konpromisoari esker lortu duela. Arizmendi Ikastolak, halaber, esker ona adierazi nahi die joan zen ostiralean ikastolari omenaldia eginez bertaratu ziren irakasle, ikasle, guraso, aitona-amona eta lagunei. Datorren ikasturtean ere elkarrekin ospakizun polita egingo dugulakoan gaude.
---------
Aitor Elizaran
(Arizmendi Ikastola)
Arrasate