Kontsumismoa, arlo guztietan gehiegikeriak, egunero. Ez ditut pasotismoa, harrokeria, kontzientzia falta edo horrelakoak ulertzen. Ardura eta kontzientzia eskatzen duten ekintzek norberaren gainetik egon beharko lukete.
Kotxea beharrezkoa dena baino gehiago erabili; zaborrak lurrera zein errekara bota edota ez birziklatu; dutxan zein harrikoa egitean, ur-bero jarioa topera dagoela joaten utzi; horiek dira adibide garbi batzuk. Modu asko daude Ama Lurra babesteko, eta bitartean norbere poltsikoa eta osasuna ere bai. Benetan! Etxerako adibide bi: Calgonit pastilla erdia erabili; haginetako pasta bukatzean artaziaz ebaki. Erabilera murrizteak itsasora isurtzen diren mikroplastikoak ere murrizten ditu, baita hauek produzitzeak dakartzan CO2 emisioak ere. Hau ere gure esku dago.