Gure deabrua

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Elejalde 2018ko uzt. 1a, 00:00

Herrian sekulako zortea daukagu. Frontoia baino ez dut aipatuko.

Urteak pasa dira, eta ezagutu nuen esentzia berbera igartzen jarraitzen dut. Agian, zaila da lortzen, eta ni tontoa, ez naizela konturatzen denbora alferrik dela, ez dagoela ezer egiterik. Urteak herriko talde finko solido bat lortzen, ezin. Beti deabru berberak jarraitzen gaitu, nahiz eta entrenatzaile, gorputz-tekniko asko eta ezberdinak izan diren… jokalariak, bakoitza bere mundura, mahaian jarri, jan eta joan! Uste dut, urte askoren ostean, oso motel eta denbora dezente behar izan arren, bide onean doala.

Azkenean, lagun giroan jolastea gustatzen zait, eta dibertigarria, koordinatua eta taldekoa bada, zoragarria iruditzen zait. Gehiegi, agian, kar-kar... Batzuek ez dute hori konpartitzen, eskerrak jokalari haiei, gutxi badira ere, futbol kolektibo koordinatu batengan sinistu dutenei, kontzeptuak ikasi eta errespetatuz, baita taldeko arduradunak ere.. Horiengatik ez balitz… zaila litzateke, ez luke mereziko. Baina, zoritxarrez, ez denez nahikoa izaten, jendeak iritzi kontrakoak erakusten ditu, eta denboraldi erdian joan izan da, arazoa konpontzeko irtenbiderik eskaini gabe, taldea bertan behera utzita. Zaildu egiten du ustezko taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak