Marihuana gai bezala. Gure egunerokotasunean dugun errealitatea, guztiok noizbait inguruan izan duguna, ustez, txartzat daukagu eta datuek horrela diote; bihotzekoak, minbizia, buru-galtzea…
Eta kontsumitzen jarraitzen da. Nire ustez, bizio soila ez ezik, beste ezer bada. Izan ere, jakin badakigu: marihuanak, landarea izatez, propietate medizinalak ditu, nahiz eta ematen den erabilera desegokia izan. Erregaia erretzean, substantzia kaltegarriak sortzen ditu eta erretzaileak arnastu egiten ditu. Horregatik da txarra; hala ere, alde positiboa ikusi diot, lasaitasunean etzanda egonda, gorputzak esan eta egiten duena ondo ulertzen laguntzen du.
Baita ere, erre gabe egonda burua ulertzera heltzen ez den gauzak konprenitzeko eta aztertzeko gai da erre ostean, nahiz eta hausnarketa bat-batean desagertu daitekeen. Laburbilduz, gure gorputza hobeto ulertzen eta perspektiba zabalagoa izaten laguntzen duela uste dut. Gogoratu, kontsumo arduratsua.