Udalari nire iritzia eskaini

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Elejalde 2018ko urt. 12a, 07:54

Gaurkoan, Ibargoian aparkalekuekin daukagun arazoaz hitz egin nahi dut; bereziki, zabor-edukiontzi inguruak.

Badira egun batzuk Udalak atari bakoitzean notifikazioa jarri duela arazo honen inguruan informatzeko. Ez aparkatzeko eskatzen du, bestela neurriak hartu behar dituela jakinaraziz.

Ez dakit zertan datzan neurri horiek, baina badakit auzotarrok aspaldi ikasia genuela edukiontzi ondoan aparkatzea ez zegoela ondo, eta ziur nago proposamen berriak ere onartu eta ikasiko ditugula.

Bada oraindik hainbat alditan ahalegindu arren kendu ez diren aparkalekuak. Orain ere, eurekin gabiltza bueltaka!

Arazoak Ibargoia 22an badaude, zabor-biltzaileak ezin duelako zaborra jaso edota auzotar batzuek ezin dutelako autoa euren garajeetara sartu, nik neuk onartuko nuke aparkaleku hori benetan kentzea, baina ez diot zentzurik ikusten Ibargoia 24ko atarian gauza bera egiteari.

Eta berdin osaba Santiren etxe ondoko aparkalekuaz, betiere, inork horrekiko arazorik ez badu erakutsi. Jakina!

Ea zertan geratzen den.

Beste bat arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak