Gustura Aramaixon!

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Elejalde 2017ko urr. 6a, 07:38

Apa, irakurliok! Gaurkuen, zoriondu gure jittuat udaletxe, zerbitzari eta auzokide danok. Danon artien herriko bizi-kalitatie hobetu juau eta! Hasteko, herrittarren arteko elkarbizitza ezin hobie da. Esatie baiño ez jak aldaketen aurrien beti portaera positibue agertzen dogule.

Betidanik hobekuntzak emun diezen arren, azken hamar urtietan aldeketa haundixek nabarmendu diela esango neuke. Gauza haundi zein txikixek, asko izen diez, aurrerapauso honetan. Ondio be, bajak nun egin: Santana edo jolas parkie, adibidez. Baiñe hor geratzen dittuk eginddeko lanak; parke, kiroldegi eta ikastola guniek, Andra Maixa, taberna giro berrixe eta antolakuntza, zerbitzu garrantzitsuen jarraipenak, aparkalekuek, errepidiek... eta beste hainbat gauza.

Aprobetxaute, mesedez eskatzen dot kiroldegiko obra amaittu aurretik, jar daixiela aldageletan espilluek eta jaboie ixteko euskarrixek. 

Besterik barik, animo, gutarrok, jarraittu deigun bide hortan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak