Disfrutatzen ikasi!

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Elejalde 2017ko mar. 25a, 14:00

Euskararen alde egin dezakegunaren inguruan hitz egingo dut. ETBk zein Eusko Jaurlaritzak nahikoa egiten ez dutela uste dut eta presio pixka bat eskatzen dizuet.

Semeari marrazkiak euskaraz jartzea gustatuko litzaidake. Jartzen dudan bakoitzean Nobita –Doraemon– alfer eta negartia baino ez da azaltzen. Nire ume denboran ere ez zitzaidan gustatzen. Une hartan ez genuen horren konpetentziarik eta kate publikoa ikusten genuen gehienok. Ondo barneratu genuen Son Goku euskaraz.Gurean, semeak kate publikoa afalostean baino ez du ikusten, ohera joaten denean. Han ez dugu Imagenio Movistar. Ba… berari ere ez zaio gustatzen eta nahiago ditu Clan-en agertzen diren Super patrulla eta Bob esponja.

Azken asteetan ETB3ko programazioan aldaketak nabaritu ditudan arren, gehiengoek duten grafikoa oso pobrea da eta zaharrak dira. Maia erlea eguerdian jartzen dute, oso marrazki sanoa. Bada garaia erle honi deskantsatzen uzteko. 03:00-05:00ak tartean Lazkao txiki, eta abar ditugu. Gure kulturako marrazkiak mantentzea ondo iruditzen zait, nahiz eta hauek zaharrak izan. Baina nork ikusten ditu ordu horietan?

Guraso guztioi, zuen seme-alabei ETB3ko marrazkiak ez ikustera animatzen zaituztet. Ea modu honetan ETBk marrazkiak eguneratzen dituen, telefonia kateetan ikus daitezkeenak, matematika, geometria, teknologia eta hainbat ofizio erakusten dituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak