Bihotzak zabaltzen

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Elejalde 2017ko urtarrilaren 8a

Kaixo irakurle guztioi: Andoni Elejalde naiz; tipo berritsu, alaia eta positiboa. Nire debutean, aurrez Xabi Gorostidiri eskerrak emanez, medio hau aprobetxatu nahi dut nire bizitzaren parte izan zareten guztiei eskerrak eta besarkadarik beroenak emateko.

Izan ere, nire ustez, oso garrantzitsua da elkarbizitza positiboa eta betea izatea. Beraz, ez bakarrik ondo sentiarazi nauen herriko jende orori baizik eta, bailara osoan, eskola, lan, zein futbol giroan mugitu zareten guztiei. Zuen berotasunak, aurrera pausuak eta eboluzio soziala baino ez dizkit sorrarazi. Ez dut izen propio gehiago jartzerik nahi, nahikoa da adibidea jartzea. Uste dut, bakoitzak badakiela gure pentsamenduak bat datozen, ala ez datozen. 

Hala ere, behin hasita, beharrezkoa daukat, mila aldiz baino gehiagotan eskerrak ematea aitaren aldetik daukadan familiari; guztia eskaini didatelako eta sekula ez dudalako ez gauza materialen, ezta berotasunaren faltarik izan. Amaitzeko, hurrengoa esanez agurtzea nahiko nuke; kalean topo egiten dugunean, jarrai dezagun irribarre batez elkar agurtzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak