Irulegiko tontorra hartzen zuen Erdi Aroko gazteluaren arrastoetara igo ginen gero. Kokapen estrategikoan zegoenik ezin uka, hango ikusmira zabalak lekuko! Aranzadikoen bisita gidatua bukatu ondoren, hiribururantz egin genuen. Karrikiri elkarteko lagunak genituen zain Xabier kaleko Euskal dendan. 2002an irekia, saltoki bat baino askoz gehiago da, eta Euskal Herri osoan soilik euskarazko produktuak eskaintzen dituen denda bakarra! Ez galdu bisitatzeko aukera!
Karrikirikoen denda eta beste proiektuak ezagutu ostean, Laba espaziora gerturatu ginen. Euskararen eta euskal kulturaren arnasgune bat Iruñearen bihotzean, Gaztelu plazan bertan! Egun pasa polita igarota bueltatu ginen Arrasatera. Gure arbasoen inguruan zerbait gehiago ikasita eta Iruñean euskara eremuak irabazten ari delako pozik! Bejondeiela eta eskerrak anitz Aranzadi eta Karrikiri elkarteko kideei egindako harreragatik. AEDko kultura taldearen asmoetan dago irteerak egiten jarraitzea. Proposamenen bat izanez gero, gerturatu elkartera!
Argazkiak: Joxe Murgia, Gaizka Eraña, Izadi Zumalde.