Lan eskaintza AED kudeatzeko

Arrasateko AED elkarteak kudeatzailea behar du irailaren 1ean lanean hasteko. Lanaldi erdiko kontratua izango da, lau ordukoa, finkoa izateko aukerarekin urtebeteko probaldia eta gero. Kurrikulumak abuztuaren 7ra arte jasoko dira, egun hori barne, aed@aedelkartea.eus helbidean. Horra hor hautaketa prozesuan kontuan hartuko diren baldintzak:

Eskatzen da:
- Administrazio eta kudeaketa ezagupenak izatea (giza baliabideak, diru-kontuak…)
- Ofimatika ezagupenak izatea
- Euskaraz idazteko gaitasuna izatea C1 mailakoa edo baliokidea


Baloratuko da:
- Kudeaketa ekonomikoan eskarmentua izatea

- Diru-laguntzen eskaeran eskarmentua izatea
- Komunikazioan eskarmentua izatea (Web gune, sare sozialen kudeaketa…)
- AEDko bazkidea edo euskalgintzan aritutakoa izatea
- Euskararen aldeko herri mugimendua eta lana ezagutzea
- Arrasatearra izatea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak