Herri Urratserako busa, Arrasate literatur lehiaketak eta San Joanetako lelo lehiaketa, azken txanpan!

Maiatzean sartzearekin batera, azken txanpan sartuko da AEDtik egindako hiru proposamenetan parte hartzeko aukera. Hartara, horiek gogora ekartzera gatoz gaurkoan:

1.       Herri Urrats. Bi urte eta gero, maiatzaren 8an itzuliko da Senpereko lakura Herri Urrats eta Debagoienetik autobusa jarri dugu bertaraino eroso eta merke joateko. Txartelak AEDn eros ditzakezue, maiatzaren 5era arte. AEDko Bazkideek 10€tan eta gainontzekoek, 12€tan. Irteera 09:00etan izango da, Zalduspetik, eta itzulera, 19:00etan.

2.       Arrasate literatur lehiaketak. Maiatzaren 8an bukatuko da 35. ediziora lanak aurkezteko epea. Informazio guztia, lehiaketen blogean: https://arrasateliteraturlehiaketak.wordpress.com/

3.       San Joanetarako lelo lehiaketa. Maiatzaren 10era arte daukazue aukera San Joanetako euskarriek eramango duten leloa proposatzeko. Leloak aed@aedelkartea.eus helbidera bidali behar dituzue, zuen izen-abizenak ere zehaztuz. Irabazleak 100€ko saria jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak