San Joanetarako lelo lehiaketa martxan da

Arrasateko Udalarekin elkarlanean, San Joan jaietako lelo lehiaketa antolatu dugu zazpigarren urtez.Maiatzaren 10era arte bidali daitezke proposamenak aed@aedelkartea.eus helbidera. Horra hor lehiaketan parte hartzeko oinarriak: 

  1.     Lehiaketaren helburua da, lelo horren bitartez, arrasatearrak San Joanak euskaraz bizitzera animatzea. 
  2.          Aukeratutako leloa San Joan jaien bueltan aterako diren euskarrietan erabiliko da.
  3.      Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da.
  4.    .  Lehiaketan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean edo bakarka, adin mugarik gabe. Partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
  5.          Lanak maiatzaren 10a baino lehen bidali behar dira aed@aedelkartea.eus helbidera.
  6.          Leloarekin batera, egilearen edo egileen izen-abizenak eta telefonoa zehaztuko dira.  
  7.         Epaia maiatzaren 13an jakinaraziko da, tokiko hedabideen eta sare-sozialen bidez.
  8.         Saria 100 € izango da.
  9.         Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakiz gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak