Lelo lehiaketa, ez ohiko San Joanetan ere euskara soinean eramateko

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2021ko mai. 21a, 17:54
Ez ohiko eran ospatuko ditugu aurtengo jaiak ere. Baina euskararen aldarria kalera ateratzeko aukera ez dugu galdu nahi. Pandemia urte bat jasan dezake, bi ez!
Eta asmo horrekin, udari ongi-etorri koloretsua emateko asmoz, jaietako zapiak egiteko lelo lehiaketa abiarazi dugu.
 Arduratsu jokatuz eta elkar zainduz, baina bizipozez eta herri senaz, plazara euskaraz!
Hemen lehiaketako oinarriak:
  1. Lehiaketa honen helburua AED elkarteak, ez ohiko San Joan jaiak izango ditugun honetan, udari ongi-etorri koloretsua emateko aterako dituen lepoko zapien leloa aukeratzea da.    
  2. Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da.
  3.  Lehiaketa honetan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean edo bakarka. Partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
  4. Lanak ekainaren 3a baino lehen bidali behar dira AED elkartera e-postaz aed@aedelkartea.eus helbidera, egilearen edo egileen izen-abizenak eta telefonoa zehaztuz.
  5. Epaia ekainaren 4an jakinaraziko da, tokiko hedabideen eta sare-sozialen bidez.
  6. Saria100 € izango da.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak